March 1, 2022

MUNDUKO TOKI EZBERDINETATIK ESKATZEN DIOGU NDF-RI UKRAINAREN KANPO-ZORRA KITATU DEZALA

Otsailaren 24an Errusiak eskala handiko gerra abiatu zuen Ukrainaren aurka.

Ukrainaren independentzia mehatxupean dago Errusiak gure lurraldean abiatutako eskala handiko inbasioaren ondorioz.
Estatua jada ez da gai zor-ordainketak egiteko Ukrainako ekonomia desegonkortu egin baita kanpaina militarragatik, gastu militarra areagotzeagatik eta gerraren ondorioez arduratzeagatik.
Orain ukrainarrak gerraren epizentroan gaude. Ezin ikasi eta ezin lanik egin, galtzen ari gara gure etxeak, ekonomia, eta jabetzak. Horrez gain, azpiegitura kritiko eta estrategikoko guneak eta egitasmoak, garraio arteriak, eta gure herrialdearen gaitasun ekonomikoa ari da suntsitzen Errusiar Federazioaren okupazio-kanpaina militarra. Izan ere, baliabide posible oro defentsarako kanpaina militarra sostengatzeko mobilizatzen ari da Ukraina.
Gaur egun Ukrainak duen kanpo zorra 125 bilioi dolarrekoa da. Zorraren mantentze-gastua 6.2 bilioi dolar ingurukoa izatea espero da 2022rako. Estatuko aurrekontu-gastu guztiaren %12a da hori.
Aipatutako diru kopurutik Nazioarteko Diru Funtsari 2.7 bilioi dolar dagozkio. Kopuru hori 16.5 milioi pentsio ohiko ordaintzearen baliokidea da Ukrainan.

Ukrainarren izenean eskatzen dugu (1) zorraren kitatzea –gure estatua itotzen ari baita– eta (2) finantza-laguntza multifazetikoa jasotzea.

Ukraina zorraren uztarpetik askatzea eskatzen dugu!


Zergatik da zorra bidegabea?

Ukrainak Europako herri txiroenetako bat izaten jarraitzen du eta orain, gainera, Errusiako armadaren –munduko bigarren handienaren– ofentsiba militarraren erasoaldiaren kontra defendatzera dago behartuta. Esponentzialki hazi da armetara eta zaurituen beharrizan medikoetara bideratutako aurrekontu-gastua. Gerraren ondoren ere Ukrainak dirua beharko du etxebizitzak eta azpiegitura berreraikitzeko.
Baldintza horietan, zorraren ordainketa posible da soilik Ukrainak uko egiten badio hiritarren beharrizan premiazkoenak asetzeari.
Mailegutza kaotikoen eta zor antisozialen baldintzak onartzea oligarkizazio totalaren emaitza izan zen: dirudunen aurka borrokatu nahi ez zutenez, estatu buruek zorrak hartu egin zituzten etengabe. Maileguak gastu sozialaren murrizketen baldintzapean eman ziren, eta ordainketek behartu egin zuten ekonomizatzera oinarrizko beharrizanetan eta austeritatea ezartzera beharrezko sektore ekonomikoetan.
Diru-funtsik gabe, Ukrainako ospitaleak gaizki hornituta daude, maila guztietako sendagile-posizioak murriztu egin dira, eta gelditzen diren lanak gaizki ordainduta daude, irakasleekin eta sektore publikoko beste langile askorekin gertatzen den bezala. Adibidez, meatzaritza-industriako zenbait lan ez da ordaindu ere egiten, soldatak atzeratuta baitaude.
Bost bat milioi langileren ordezkari diren sindikatu handienak ere batu egin dira zorraren kitatzeko deira.

Nori egingo lioke mesede zorraren zama kitatzeak?


Horrelako ekintzak Ukrainako herria lagunduko luke inbasio militarraren ondorioz funtsak behar direlako herritar zibilak babesteko, lekualdatutako pertsonei ostatu emateko, eta zaurituei sendagaiak.
Horrelako ekintza mesedegarria izango litzateke Europar Batasuneko auzo-herrientzat, jarduera ekonomikoa bizkortuko lukeelako Ukrainan. Ondorioz, Europan gerra iraunkorra izateko aukerak murriztuko ditu eta ahalbidetu egingo du Ukrainaren ekonomia eta bonbez deuseztatutako azpiegitura berreraikitzea. Ukrainaren ongizateak erabateko garrantzia du Europa osoaren eta baita mundu osoaren egonkortasunerako.

Zein izango lirateke zorraren zama kitatzearen ondorioak?
- Ekintza militarrak suntsitutako azpiegitura egitasmoak eta egitasmo estrategikoak berreraikitzea ahalbidetuko luke;
- austeritatea gelditu egingo luke eremu sozialean, eta posible egingo luke, denborarekin, zerbitzuon funtzionaltasuna eta kalitatea berreraikitzea eta langinleek bizibide duina ateratzea;
- justizia ezarriko luke EBren eta Ukrainaren arteko harremanetan, eta sostengu-ekintza adierazgarri bat gehiago izango litzateke hori.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Poloniako Razem alderdiari, jadanik iradokizuna egin duelako Europako Banku Zentralak eta beste hartzekodun batzuek hartu dezaten Ukrainaren zorren ardura.

Estekak:
1. https://www.imf.org/external/np/fin/tad/extforth.aspx?memberkey1=993&date1key=2021-12-31&category=forth&year=2018&trxtype=repchg&overforth=f&schedule=exp&extend=y
2. https://bank.gov.ua/files/ES/ZB_y_en.pdf
3. https://www.ceicdata.com/en/indicator/ukraine/external-debt
4. https://tradingeconomics.com/ukraine/external-debt
5. https://partiarazem.pl/2022/02/uwolnijmy-ukraine-od-dlugow/
6. https://partiarazem.pl/2022/02/postanovlennya-natsionalnoyi-rady-partiyi-livi-razom-shchodo-napadu-rosiyskoyi-federatsiyi-na-ukrayinu/